2010/12/13
Irati Irratiko Egunaren ondoren, abenduaren 31n saio berezia!!
Pipirripi, elikagai ekologikoen elkartearekin batera, abenduaren 5ean Irati Irratiak festa ttipi bat antolatu zuen Garralda-n (Aezkoa bailara). Elurrez inguraturik,goizean produktu ekologikoen azoka ospatu zen eta eguerdi partean Anjel Aintziburu luzaidarra omendu zuen Irati Irratiak. Aimar Karrika eta Laka bertsolariek hainbat bertso eskaini zizkioten eta ondoren produktu ekologikoz osatutako bazkariaz dastatzeko aukera izan zen: pasta entsalada, batxuri zopa, hanburgesak eta patata tarta. Bertsolariez gain, Tomasena eta Bittor Valentzia musikariak ere aritu ziren, baita, Gonzalo eta Gorka ere. Mila esker guztioi!!
Bestalde, abenduaren 31n Irati Irratiak urte bat beteko duenez, SAIO BEREZIA eginen dugu....
2010/09/07
2010/07/16
Auñamenditik internet bidez
Gure eskualdean ez bazaude eta Irati Irratia entzun nahi baduzu, sakatu helbide honetan eta internet bidez azken saioak entzuteko aukera izanen duzu.
http://iratiirratia.podomatic.com/
http://iratiirratia.podomatic.com/
Erroibar, Luzaide, Auritz eta Orreagan ere bai!!!
2010/03/03
BERRIA-n ere berri
Nafarroako Aezkoa eskualdean, Aribe herrian, sortu zen Irati irrati elebiduna, 1993. urtean. Baina 2002an irratia itxi egin behar izan zuten. Zortzi urteko etenaldiaren ostean, emisioei heldu diete.
Irati irratia berpiztu dute
Urtzi Urkizu.
Nafarroan euskarazko komunikabideei trabak eta eragozpenak jarri eta ekonomikoki itotzen ari diren garai honetan, salbuespentzat jo daiteke Aezkoa eskualdean Irati irratiarekin gertatu dena. Zortzi urteko ixilaldiaren ostean, abenduaren 31n berpiztu zuten, eta haren ahotsa FMko 107.7an entzun daiteke.
1993. urtean sortu zuten Irati irratia, Aribe herrian. Bederatzi urtez aritu zen Aezkoa eskualdeko berriak herritarrei helarazten. Baina 2002an etena etorri zen. Irratia ixtea nola gertatu zen gogoratu du Karmele Galarzak: «Duela zortzi urte irratia itxi behar izan zen, berrikuntza tekniko batzuk egiteko. Nahi genuen zutoina mendi puntan jarri, ingurune handiagoa hartzeko. Antena jarri ostean, Nafarroako Gobernuak esan zigun interferentzia batzuk sortzen zituela eta ez zegoela ongi». Horrek irratia itxita mantendu zuen, eta proiektua etenda egon zen hurrengo urteetan. «Urteotan herritar askok eskatu du irratia berriro martxan jartzea».
2009ko udazkenean, Garaioako mendian jarri zuten seinalea bidaltzeko zutoina. «Beste aldaketa tekniko batzuk ere egin behar izan ditugu».
Irratia berpizteko etapa berri honetan, 11:00etatik 13:00etara ari dira irratsaio bat egiten, eta gainontzeko orduetan euskal musika jartzen dute. «Saio horretan agurra, eguraldia, egunkarietako berriak ematen ditugu, eta iraganean izan ditugun elkarrizketak ematen ditugu». Elkarrizketa horien artean, besteak beste, Patxi Eugi eta Jabier Muguruzari egindakoak daude. Datorren astean, berriz, programa 13:30era luzatuko dute. Eta hainbat atal sartuko dituzte, aurreko etapan egiten zuten formula errepikatuz: astelehenetan osasuna, asteartean kirola, asteazkenetan kartak bota eta ametsen interpretazioa, ostegunetan haurren saio berezia eta ostiraletan elkarrizketak adineko jendearekin. Saioko edukiak euskaraz eta gaztelaniaz egiten dituzte.
«Ilusio handiarekin» hasi dute Irati irratian etapa berri hau. «Nafarroako euskal hedabide asko egoera zailean eta beldurtuta daude egun. Baina sekula baino beharrezkoagoa dugu euskal programazioa izatea hemen eta Euskal Herri osoan», iritzi dio Galarzak.
Momentuz Aezkoako bederatzi herrietan eta Auritzen entzuten da Irati irratia, baina laster seinalea Luzaidera eta Erroibarko ibarrera heltzea espero dute. Etorkizunean Arrosa sarean sartzea gustatuko litzaieke.
Lanpostu baten deialdia
Azaroan iragarki bat jarri zuten hainbat hedabidetan, Irati irratian lan egiteko lau orduko postu bat eskainiz. Baina inork ez du izenik eman. Eta, behin-behinean, hiru hilabeteko konpromisoarekin hasi da Karmele Galarza. Bera izan zen irratiaren aurreko etaparen amaieran ibili zen esataria. «Espero dut datozen hilabeteetan beste norbait azaltzea. Kazetaritza, komunikatzea eta mugitzea gustatzen zaionarentzat aproposa da lana».
Irratiko blog bat ere sortu dute ikasle batzuek: http://iratielkartea.blogspot.com.
http://paperekoa.berria.info/agenda/2010-01-12/035/010/Irati_irratia_berpiztu_dute.htm

2010/02/24
Irrati saio bat sortzeko......
Kide berria izateko orria
2010/01/02
IRATI IRRATIAREN eguberriko zozketaren sariak:
Zenbakiak / Números:
1º SARIA: 442 (Erburu okindegian dago/Panaderia Erburu)
2º SARIA: 425 (Benta Iratin dago)
3º SARIA: 352 (Xankoi-n dago)
4º SARIA: 88 (Irati Irratian dago/ Radio Irati)
5º SARIA: 447 (Irati Irratian dago)
6º SARIA: 442 (Aribeko farmazian dago/Farmacia de Aribe)
7º SARIA: 392 (Irati Irratian dago)
Saskiak hartu behar dira boletoarekin, zehaztutako tokian. 15 eguneko epearekin.
Hay que coger las cestas con el boleto en el lugar indicado. Con una fecha límite de 15 dias.
Eskerrik asko eta laster arte!!
Aimar Karrika bertsolaria
Bizirik egon zena
12 bat urte
Aribeko egoitzan
Eta muxu truke
Lehen izan zuena
Hainbeste bertute
Berriro ere piztu
Egin nahi genuke.
Frekuentzia piztu
Dugu honezkero
Berriro ere gatoz
Alai eta ero
Buru gogorrarekin
Eta aho bero
9 bat urte
Pasa eta gero.
Pertsona bat daukagu
Eskertu beharra:
Karmeleren irriak
Irrintziak garra
Nahiz eta bere lana
Ez den inoiz txarra
Hemen ez da nahikoa
Pertsona bakarra.
Gure helburua da
Irria, algara
Ta zuek erakartzen
Saiatuko gara
Esan nahi dizuguna
Ongi entzun hara
Zuen parte hartzea
Nahitaezkoa da.
Nafartarrak baikara
Bagatoz xuabe
Nafarroa den herri
Eder honen alde
Baina lotsati samar
Triste ta erabe
Nafar gobernuaren
Laguntzarik gabe.
Aezkoatik hasiz
Zaraitzu aldera
Ta Errora iritsi
Nahi dugu gainera.
Auritzetik pasatuz
Eta Luzaidera
Lau haizetara hedatu
Dezagun euskara.
Hartu egin ezazu
Zuk erabakia
Ehun ta zazpi puntu
Zazpi da guztia
Irati irratia
Dela aitzakia
Zure herriaren alde
Piztu irratia.
...
Herritartasunez blai
marra marra uhinetan urtutzen
Euskola dimentsiotan murgiltzen
airean isladatzen
interferentziari barik
uhinak kalearen ispilu
nortasunaz jantzirik.
Barreiatu, zabaldu, ireki
errelieben artean marrazten.
Iraulo bidea gure bailareko bazterren zehar
gauetik goizera
goizetik gauera
uhinen elastikotasunean murgiltzen
gurean, guretako
guk eindakoa
sarean.
Uhinez hurtu
erraietatik jaioak
erraietan, erraiak nagusi
sustraien dantza intesiboan.
Uhinetik herriraino
herritik jaio
herrietan, Herria nagusi
amaraunen dantzan,
askatasuna
Egu esnatu eiten gara
eta esnatzea
pasarte, lerro, lerrenkada batzuk
nintzen bizigarrien, uhinen, doinuen izerdian
inprimatzea estanpatzea da.
Harean, elur-malutetan, Txirimirrin.
margotutako eleak, doinuak dantzara.
Pentsaerak, pentsamoldeak, pentsakizunen hegaldia
estereon, bideratzeko, abiatzeko, konpartitzeko...
Lau haizetara
Mendi puntatik azken errekaraino
itsasoen uretan
mendu gailurreko elur-izoztuetab
bizi ahal irauteko
labore-lur erein
nortasunez basti
sustraiaz blaitu
etorkizunez betetako
euskal lur hauetan
lortu ahal izateko
esnatu eiten da
esnatu, ausartu, hausnartu
gurea, guk eindakoa
hau guztia ta gehio
Irati Irratia, nahi dugu izatea
lortuko dugu?
denon artean Baietz!!
Banda zabal-zabalean kutsadura elektromagnetikoan
itzalean
giraka
mara-mara
uhinen orroak
kolorez betetako
polikromia osatzen
Irati Irratia
Ekialdeko Euskal Herria
uskalduna,
aintzinera
bizirik
sustraietako polikromiaz
sintonizatua
biztu etorkizuna!

--irratiaren saio berezia--
Suscribirse a:
Entradas (Atom)