2009/12/05

Irati Irratia berpiztera goaz

Hedabide hau kobertura hedapenarekin abiatuko da urte bukaera baino lehen

Duela urte batzu denok dakizuen bezala Irati Irratiak emititzeari utzi zion hainbat arrazoiengatik. Baina azken denboraldi hauetan, berriro bueltatzeko asmoa du inoiz baino asmo eta indar gehiagorekin. Lehen hartutako kobertura itxia zabaltzeko asmoa du, Luzaide, Auritz edo Auzperri herrietara heltzeko asmoarekin. Komunikabide hau berpizteko, hainbat gutun bidaliak izan ziren etxeetara aurreko azaroak 14ean biltzarra egiteko asmoarekin. Bilkura honetan, pentsatutako baino jende gutxiago zegoen, baina hala ere Irati Irratiaren junta osatu zen. Herrietan zehar ikusi duzuen bezala proiektua abiatzeko langile baten beharra zegoen eta azaroak 28an jasotako kurrikulumekin bilkura egin zen.
Irati Irratiak ahalbidetuko du gure inguruan gertatzen denaz berri ematea. Baina komunikabide honetan, entzilea ez da pasiboa izango, eskeinitako programazioari esker duela urte batzu egiten zen bezala, irratiaren atzean dagoenak bertan parte hartzeko eskubidea izango du. Parte hartze ekintza hau hainbat moduetan aurrera eramaten ahalko da, adibidez: irratira deituz, galderak eginez, iritziak azalduz edo zuen inguruan gertatzen denaren berri emanez. Halaber, edozein proposamen egin nahi baduzue idatzi irratiaren e-postara (irati.elkartea@gmail.com). Zuen ideien zain gaude. Denok gure esku jarri behar dugu komunikabide baten ekarpenetaz disfrutatzeko. Hedabide hau etxeetara ailegatuz, herrien arteko elkartasun giroa eta batez ere denbora-pasatzeko entretenimendua bihurtuko da. Baina horretarako zure parte hartzea behar dugu, anima zaitez eta bat egin proiektuarekin sintonizatuz 107,7.

Entzun eta zabaldu

Irati Irratia