2010/01/02

Kontakizun izugarriak


Angel Aintziburu eta Karmele

...esker mila bioi!!

KOMO TU!!


KOMO TU taldearen partaide batzu

....eskerrik asko Edurne eta Gorka!!

kontrolaren arduraduna!!

zozketaren momentua....


....ahaztu gabe izugarrizko momentua:

GORA PIPIRRIPI!!!! :)

IRATI IRRATIAREN eguberriko zozketaren sariak:




Zenbakiak / Números:

1º SARIA: 442 (Erburu okindegian dago/Panaderia Erburu)
2º SARIA: 425 (Benta Iratin dago)
3º SARIA: 352 (Xankoi-n dago)
4º SARIA: 88 (Irati Irratian dago/ Radio Irati)
5º SARIA: 447 (Irati Irratian dago)
6º SARIA: 442 (Aribeko farmazian dago/Farmacia de Aribe)
7º SARIA: 392 (Irati Irratian dago)

Saskiak hartu behar dira boletoarekin, zehaztutako tokian. 15 eguneko epearekin.
Hay que coger las cestas con el boleto en el lugar indicado. Con una fecha límite de 15 dias.
Eskerrik asko eta laster arte!!

Iñigo Mayans


Iñigok Lau teilatu abestia kantantatu eta jo zigun!!
....eskerrik asko Iñigo!!

Aimar Karrika bertsolaria




Bizirik egon zena
12 bat urte
Aribeko egoitzan
Eta muxu truke
Lehen izan zuena
Hainbeste bertute
Berriro ere piztu
Egin nahi genuke.

Frekuentzia piztu
Dugu honezkero
Berriro ere gatoz
Alai eta ero
Buru gogorrarekin
Eta aho bero
9 bat urte
Pasa eta gero.

Pertsona bat daukagu
Eskertu beharra:
Karmeleren irriak
Irrintziak garra
Nahiz eta bere lana
Ez den inoiz txarra
Hemen ez da nahikoa
Pertsona bakarra.

Gure helburua da
Irria, algara
Ta zuek erakartzen
Saiatuko gara
Esan nahi dizuguna
Ongi entzun hara
Zuen parte hartzea
Nahitaezkoa da.

Nafartarrak baikara
Bagatoz xuabe
Nafarroa den herri
Eder honen alde
Baina lotsati samar
Triste ta erabe
Nafar gobernuaren
Laguntzarik gabe.

Aezkoatik hasiz
Zaraitzu aldera
Ta Errora iritsi
Nahi dugu gainera.
Auritzetik pasatuz
Eta Luzaidera
Lau haizetara hedatu
Dezagun euskara.

Hartu egin ezazu
Zuk erabakia
Ehun ta zazpi puntu
Zazpi da guztia
Irati irratia
Dela aitzakia
Zure herriaren alde
Piztu irratia.

....zaharrak berri....


Irratiaren hasierak eta gaur egungo ikuspundua

...

Herritartasunez blai
marra marra uhinetan urtutzen
Euskola dimentsiotan murgiltzen
airean isladatzen
interferentziari barik
uhinak kalearen ispilu
nortasunaz jantzirik.

Barreiatu, zabaldu, ireki
errelieben artean marrazten.
Iraulo bidea gure bailareko bazterren zehar
gauetik goizera
goizetik gauera
uhinen elastikotasunean murgiltzen
gurean, guretako
guk eindakoa
sarean.

Uhinez hurtu
erraietatik jaioak
erraietan, erraiak nagusi
sustraien dantza intesiboan.

Uhinetik herriraino
herritik jaio
herrietan, Herria nagusi
amaraunen dantzan,
askatasuna

Egu esnatu eiten gara
eta esnatzea
pasarte, lerro, lerrenkada batzuk
nintzen bizigarrien, uhinen, doinuen izerdian
inprimatzea estanpatzea da.

Harean, elur-malutetan, Txirimirrin.
margotutako eleak, doinuak dantzara.
Pentsaerak, pentsamoldeak, pentsakizunen hegaldia
estereon, bideratzeko, abiatzeko, konpartitzeko...
Lau haizetara

Mendi puntatik azken errekaraino
itsasoen uretan
mendu gailurreko elur-izoztuetab
bizi ahal irauteko
labore-lur erein
nortasunez basti
sustraiaz blaitu
etorkizunez betetako
euskal lur hauetan
lortu ahal izateko
esnatu eiten da
esnatu, ausartu, hausnartu
gurea, guk eindakoa
hau guztia ta gehio
Irati Irratia, nahi dugu izatea
lortuko dugu?
denon artean Baietz!!

Banda zabal-zabalean kutsadura elektromagnetikoan
itzalean
giraka
mara-mara
uhinen orroak
kolorez betetako
polikromia osatzen
Irati Irratia
Ekialdeko Euskal Herria
uskalduna,
aintzinera
bizirik
sustraietako polikromiaz
sintonizatua
biztu etorkizuna!

--irratiaren saio berezia--


Abenduaren 31.an saio berezia egin genuen IRATI IRRATIAN!!
....
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta milesker irratiaren atzean egon zaretenoi!!!!
....
Hemen laburbilduko dizuego momentu onenak
...
Berriro ere milesker!!!!